Nor garen

Bidasoako Beilatokia bailarako erreferentziazko ehorztetxea da.

Bidasoako beilatokiko enpresaburuak aitzindariak gara Gipuzkoako sektore pribatuko hileta zerbitzu integralen eskaintzan.

Esperientzia zabala dugu arlo honetan, eta jakintza sakona, belaunaldiz belaunaldi unerik zailenenean laguntza ematen nabarmendu izan diren familietako kideak izanik.

Gipuzkoan hileta sektore pribatuak izandako hazkunde ikusgarria da gure arretaren kalitatearen erakusgarri bikaina, sektore horretan buru garen heinean.

Misioa

Zenduen senide eta hurbilekoen premia guztiei erantzutea, zerbitzu bikaina, hurbila, goxoa eta bezero bakoitzaren neurri-neurrikoa eskainiz; betiere, gure lan taldearen esperientzia eta profesionaltasuna oinarri dugula.

Eta ingurumenarekiko errespetu gorenaz.

Ikuspegia

Gure bezeroei tratu hurbila, humanoa eskaintzen jarraitzea eta unerik zailenetan laguntza ematea, hiletarekin loturiko prozesuaren xehetasun guztiak gure gain hartuz. Gure esperientzia zabalari esker, zenduari merezitako agurra emateaz beste ezertaz ez dute kezkatu beharko senide eta lagunek.

Balioak

  • Profesionaltasuna
  • Hurbiltasuna: Bezeroarengandik hurbil egotea, behar den orotan.
  • Bezeroa ardatz izatea: Bezeroaren premiekiko sentiberatasun gorena, horiei behar bezala erantzun ahal izateko.
  • Giza taldea: erabateko inplikazioa eta ahalmena, etengabeko berrikuntzan eta enpresari –eta, hedaduraz, bezeroari– balioa ematean oinarritua.
  • Berrikuntza: Hobekuntza jarraitua sustatzea, garai berrietara egokitzeko eta bezeroari balio erantsia eskaintzeko, modu sistematikoan.