Heriotza gertatzen denean egin beharreko urratsak

Senide edo lagun kutuna zenduz gero, heriotza asegururik izan nahi ez, zure eskura izango duzu profesionalen lan talde bikain baten esperientzia guztia, edozein ordutan. Aski izango duzu dei bakar bat egitea (94337690): deia jaso orduko, ehorztetxeko aholkulari batek aholkularitza eskaini eta zure nahiak interpretatzeko eta betetzeko lanari ekingo dio, betiere zure premiak, nahiak, erlijioa nahiz kultura kontuan harturik.

Era guztietako izapide administratiboak egiten ditugu (egiaztagiri medikoak, Erregistro Zibileko inskripzioa, osasun arloko izapideak, etab.). Gure profesionalak arduratuko dira aurrez adostutako guztia behar bezala gauzatzeaz. Zure zerbitzura izango duzu gure lan talde osoa.

Ehorztetxeak honako dokumentu hauek eskatuko dizkio familiari:

· Hildakoaren NAN.

· Ehorztokiaren datuak (hilerria, kalea, zenbakia, panteoiaren titularra eta, hilerri batzuetan, eskriturak). Gure hileta-agenteak emango dizu kasuan kasuko informazio guztia.

· Hildakoaren argazkia (eskelarako, oroigarrietarako)