Gizarte erantzukizuna

Gure gizarte inguruneari eta ingurumenari onura dakarkioten hainbat ekimenetan parte hartzen dugu.

 

Besteak beste, oinarriko kirolaren aldeko apustua egiten dugu, eta urteak dira zenbait kirol talderekin lanean ari garela Fundación Real Sociedad, Hondarribiko Arraun Elkartea, S. D. Santiagotarrak, C. D. Bidasoa). Era berean, GKEei laguntza ematen diegu (Mugarik gabeko Medikuak, DYA, Acción Contra el Hambre), eta hainbat kultura ekimenen lankide gara, hala nola, Bai Euskarari eta Kilometroak ekimenen lankide.

Gure konpromisoari loturik, bestalde, oso presente daukagu hilezkorrak garela, eta, gure filosofiarekin bat etorrita, ahalegin berezia egiten dugu gure zerbitzuak gizarteari hurbiltzeko, modu naturalean, ikus dezagun heriotza gure bizitzaren parte gisa, gizaki garen heinean. Horregatik daude gure beilatoki batzuk auzoetan kokatuta, herritarrei zerbitzu hurbilagoa eskaintzeko, gizartearekiko dugun konpromisoaren erakusgarri.